Pelikula
Sacha Baron Cohen izango da Estatu Batuetako Torrente
Erredakzioa
"Ali G Indahouse", "Borat" edo "Bruno" bezalako filmetan parte hartzeagatik da ezaguna eta gidoilariak "Seinfeld" telesailarenak izango dira.
Sacha Baron Cohen britainiarra izan daiteke Estatu Batuetan egingo duten Torrente filmaren bertsioaren protagonista, Los Angeles Times egunkariak aurreratu duenez.
Ali G Indahouse (2002), Borat (2006) edo Bruno (2009)&' || 'nbsp;filmetan egindako lanagatik da ezaguna Cohen eta The Dictator filmean parte hartu ostean hartu dezake paper hau.
Seinfel telesailean lan egiteagatik da ezaguna hirukotea eta The Dictator filmaren parte dira. Larry Charlesek zuzentzen du, Cohenen lan komertzialen egilea.
Martin Scorseseren Hugo Cabret pelikularen errodajea amaitu du egunkariaren arabera eta paperean interesa duela esan du. Gainera, istorioa Espainian gertatzea gustutako litzaioke.