Film laburra
Nazioarteko harrera ona '0,39' euskal film laburrarentzat
Erredakzioa
Juan Bidegainek zuzendutako dokumentalak Ondarruko arrantzaleen egoera salatu nahi du eta Perun egiten duten FENACO nazioarteko jaialdian lehen saria irabazi du.
Nazioarteko jaialdietan arrakasta handiarekin erakusten ari dira 0,39 Juan Bidegain ondarrutarrak zuzendu duen film labur dokumentala. Pasa den udaberrian grabatutako lan honetan, Ondarruko arrantzaleen eguneroko bizitza kontatzen du. Besteak beste, Perun egiten duten FENACO nazioarteko jaialdian lehen saria irabazi du.
Arrantzaleen egoera salatzeko sortu du dokumentala Bidegainek, izan ere, hauek harrapatzen duten berdela prezio merkean saldu behar izaten dute gero beste ekoizle batzuek azpiegitura handiko erosketa guneetan prezio altuetan saltzeko.
Aurretik beste dokumental batzuk eginda ditu Bidegainek eta 2011ko udaberrirako fikziozko lehen film laburra egiteko asmoa dauka
0,39 film laburrak parte hartu duen nazioarteko jaialdien zerrenda:
- DOKUBAZAAR independent documentary film festival Ljubljana (Eslovenia)
- FESTIFREAK, 6º Festival de Cine Independiente de la Plata, Buenos Aires (Argentina)
- FEMCURT, Festival de Cinema Social de Banyoles (Katalunia)
- VII Festival Intern de Cinema Solidari, Sant Sadurni d´Anoia (Katalunia)
- VII Festival Internacional de cortometrajes FENACO (Peru). Lehen saria.
- XVII FESTIVAL CORTO CIUDAD REAL
- 29 FESTIVAL DE CINE Y VIDEO DE NAVÁS 2010 (Documental onenaren saria).
- Muestra de Cortometrajes VIDEO/JUJUY/CORTOS/JUJUY/ (Argentina).
- 64 FESTIVAL INTERNAZIONALE DEL CINEMA DI SALERNO (Italia).
- Sección OF DOCUMENTAL del 13º CINECULPABLE 2010
- 12th Madurai Film Festival 2010 (India).
- ATLANTIDOC 2010 (Paraguay).
- Curt al pap 10, Parcent