Urriak 27 - Azaroak 3
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako Asteak Frankenstein omenduko du
eitb.eus
Urriaren 27tik azaroaren 2ra egingo dute zinema jaialdia Gipuzkoako hiriburuan. Itziar Castro aktorea da karteleko protagonista.
2018an, 200 urte betetzen dira Mary Shelleyren Frankenstein edo Prometeo modernoa nobela argitaratu zenetik, eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako Asteak (urriaren 27tik azaroaren 3ra) kartela eta atzera begirako ziklo bat eskainiko dizkio beldurraren mito horri.
Itziar Castro aktorea (Bartzelona, 1977) munstroaren neska-lagun bihurtu da kartelean, 1935ean Universal ekoiztetxeak jatorrizko filmaren jarraipenean, Bride of Frankenstein (1935), sortutako pertsonaia.
Zinemaldiak Frankenstein pertsonaiara hurbiltzeko hamar pelikula eskainiko ditu “Mary Shelleyren ondarea” zikloan.