Itxi

Hilleta

Pete Postlethwaite aktore britainiarra hil da

Redacción

Igandean, urtarrilak 2, zendu zen Shropshireko ospitalean, gaixoaldi luze baten ondoren. Amistad, Susmopean, Aitaren izenean eta beste hainbat pelikulatan egindako lanagatik da ezagun.

Pete Postlethwaite aktorea joan den igandean, urtarrilak 2, hil zen Shropshireko ospitalean. Gaixoaldi luze baten ondoren zendu zen Postlethwaite, 64 urte zituela.

Old Vic Bristolgo antzerki eskolan egin zituen aktore ikasketak, eta Ekain gaueko ametsa obran eta beste zenbait antzezlanetan egindako lanek ezagun egin zuten.

1993an, Aitaren izenean filmean Giuseppe Conlonena egin zuen eta Oscar saria irabazteko lehian egon zen. 2004an, Britainiar Inperioaren Ordenaren domina ezarri zioten

Ibilbide luzean lan askotan ikusi ahal izan dugu: Amistad, Aitaren izenean, Susmopean, Alien, Romeo + Julieta, Jurassic Park, Clash of the Titans, Inception...