Kargatzen...
Itxi

Altzoko Handiaren istorioa

‘Handia’, AEBko zinemetan ikusgai abuztutik aurrera

eitb.eus

Leer en Castellano

Altzoko Handiaren istorioak Miamin hasiko du Estatu Batuetako bidea, jatorrizko bertsioan ingelesezko azpidatziekin.

50 zinema jaialditatik igaro eta 28 sari, 10 Goya eta Donostiako Zinemaldiko epaimahaikideen sari berezi tartean, irabazi eta gero, ‘Handia’ Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako filma AEBko zinema areto komertzialetara iritsi da.

New York, Santa Barbara, Washington, Cleveland eta Seattleko zinema jaialdietan ikusi ahal izan dituzte dagoeneko Altzoko Handiaren bizipenak, baina orain zinema areto komertzialetan ikusi ahalko dituzte AEBn, Miami hiritik hasita, hango Tower Theaterrek proiektatuko baitu beste inork baino lehen, abuztuaren 17an, “Handia” euskaraz eta gaztelaniaz, ingelesezko azpidatziekin.

Albisteak (4)