Zinema estreinaldiak
'También la lluvia', 'No controles' eta 'Zigortzaileak', pantailetan
Erredakzioa
Paul Haggisek 'Los tres próximos días' dakarkigu, Russel Crowerekin eta Elizabeth Banksekin. 'Camino a la libertad' Collin Farrel eta Ed Harris protagonista dituen istorioa ere estreinatu da.
Aste honetan, zinema-aretoetako estreinaldiak aurreratu egin dituzte, eta, beraz, asteazkenetik aurrera izango ditugu ikusgai También la lluvia, (Iciar Bollain), No controles ( Borja Cobeaga) eta Los tres próximos años (Paul Haggis) filmak, besteak beste. Asteko estreinaldien artean Zigortzaileak Arantza Ibarrak idatzi eta zuzendutako lana ere aipatu behar da. Eskolako jazarpenaren aurkako superheroien istorioa da, eta haurrak protagonista dituen euskarazko lehen film luzea.
Lope (Andrucha Waddington) eta Celda 211 (Daniel Monzón) lanekin zuen lehia irabazi ondoren, Oscar sarietan Espainiako hautagaia izango da También la lluvia. Boliviara garamatza Iciar Bollainek azken lan honetan. Eskarmentu handiko ekoizlea (Luis Tosar) eta zinemagile gazte etaameslaria (Gael García Bernal) elkarrekin arituko dira KristobalKolonen bidaiari buruzko grabaketa batean.
Pagafantas lanarekin izan zuen arrakastaren ondoren, pantaila handian dugu berriz ere Borja Cobeaga. No controles Unax Ugalde, Alexandra Jimenez eta Julian Lopez protagonista dituen&' || 'nbsp;komediarekin itzuli da donostiarra. Loiuko aireportuan hegazkinean bidaiatu ezinik geratu da Sergio (Unax Ugalde), 2010eko Gabon Zahar gauean. Bea bere bikotekide ohiak ere bertan geratu behar izan du, Alemaniara zihoala. Hotel batean isolatuta, Bea berreskuratu nahi izango du Sergiok, talde berezi baten laguntzarekin. Pelikulak islatzen duen krudelkeriaren eta samurtasunaren arteko nahasketaren garrantzia azpimarratu du Cobeagak lan berri honen aurkezpenean. Donostiako zinemagilearentzat, protagonistek sortarazten diguten lotsak eragiten du barrea. ''''Komedia eroak gustatzen zaizkit, baina, aldi berean, errealistak diren istorioak ere kontatzen dituztenak'''', gaineratu du Cobeagak.
Paul Haggis zuzendariaren film berria ere izango da aste honetako tituluen artean. Crash (2005) lanarekin pelikula onenaren Oscarra lortu zuen Haggisek, eta Los próximos tres días Russell Crowe eta Elizabeth Banks pantaila handian bildu dituen lanarekin itzuli da. Bikote idiliko baten inguruan garatzen da istorioa. John Brennan (Crowe) eta Lara (Banks) senar-emazteen arteko harremana hankaz gora jarriko da Lara atxilotzen dutenean. Bere burua errugabe deklaratuko du emakumeak, baina, hala ere, kartzelan sartuko dute.
Colin Farrellen eta Ed Harrisen Camino a la libertad (Peter Weir), Cartas al Padre Jacob (Klaus Härö) eta Como la vida misma (Greg Berlanti) filmek osatzen dute asteko estreinaldi zerrenda.