Itxi

Urtarrilaren 24tik 30era

'Boardwalk Empire' telesailak emango dio hasiera FIPA jaialdiari

Erredakzioa

Martin Scorsesek zuzendutako telesailak Urrezko Globoa irabazi zuen joan den astean.

Gaur hasi eta datorren urtarrilaren 30a bitartean egingo dute FIPA, Biarritzeko Nazioarteko Ikus-Entzunezko jaialdia. Telebistarako egindako urteko lan onenak ikusi ahal izango dira bertan. Guztira ehun lanetik gora erakutsiko dira eta horietako 64 Urrezko FIPA irabazteko lehian egongo dira. Telesailak, fikziozko lanak, dokumentalak, erreportai bereziak, ikuskizunak edo programa musikalak izango dira protagonista jaialdiaren 24. edizioan.

Martin Scorsesek zuzendu eta AEBko HBO kate ospetsuak pasa den irailean estreinatu zuen Boardwal Empire telesailak emango dio hasiera FIPA jaialdiari Atalaya aretoan egingo duten emanaldian joan den astean banatu ziren Urrezko Globoetan garaile nagusi bilakatu zen Scorsesek zuzendutako telesailaren lehen atala ikusi ahal izango da.

Telebistarako egindako lanak biltzen dituen jaialdi honetan guztira ehunetik gora lan ikusi ahal izango dira. Frantziako Arte telebsita kateak Ohorezko EuroFipa saria jasoko du.

Bertsolari

Asier Altuna zinegileak Bertsolari proiektuaren aurrerapen bat erakutsiko die sektoreko kideei. Oraindik amaitu gabe dagoen lan hau bertsolaritzari buruzkoa da eta Donostiako Zinemaldiko Lau Haizetara proiektuan ere aurreratu zuen. Zinemaldia eta FIPA-k duten akordioari esker egingo du aurkezpena Altunak. Gero, sektoreko kideekin bilerak egin nahi ditu proiektua ezagutarazteko asmoz.