Zerrendan
Donostiako Zinemaldia: Estatuko kultur erakunde nagusietan bosgarrena
Erredakzioa
Fundacion Contemporanea erakundearen kultur behatokiak egin du zerrenda, eta Zinemaldia bosgarren tokian dago, hiru museoren eta kultur etxe baten atzetik.
Donostiako Zinemaldia Estatuko kultur erakunde nagusietan bosgarrena da, Fundacion Contemporanea erakundeko kultur behatokiak kaleratu berri duen zerrendaren arabera.
Espainiako kulturaren egoerari buruzko kontsultak egiten ditu erakunde honek, eta bosgarren tokian jarri du Donostiako Zinemaldia. Aurretik hiru museo eta kultur etxe bat ditu zinema jaialdiak.
Lehen bost postuetan dauden erakundeen artean, Donostiakoa da zinema jaialdi bakarra. Era berean, bost horien artean Madrilen kokatuta ez dagoen elkarte bakarra da Zinemaldia, baita urteko sasoi jakin bati lotuta dagoen bakarra ere.