Itxi

Berria ezagutu ondoren

Gonzalez-Sindek dimisioa berriz pentsatzeko eskatu dio De la Iglesiari

Erredakzioa

Ministroak adierazi duenez, Zinema Akademiak De la Iglesia "behar" du. Bere ustez, zinemagileak "eztabaida garrantzitsua sortu du gizartean". FAPAEk ere erabakia berriz pentsatzeko eskatu dio.

Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroak dimisioa berriz pentsatzeko eskatuko dio Alex de la Iglesia Zinema Akademiako presidenteari. Goya sari banaketaren ondoren dimisioa aurkeztuko duela iragarri berri du De la Iglesiak, PSOEk, PPk eta CIUk Sinde Legea Senatuan berriro berpiztu ondoren.

Zinema Akademiak De la Iglesia "behar" duela azaldu du ministroak, bere ustez, erakunde honetako "presidente oso ona" delako. Ministroaren aburuz, zinemagileak jabetza intelektualaren gaineko "eztabaida garrantzitsua sortu du gizartean". Bere esanetan, "herritarrek ikuspuntu desberdinak ezagutzea eta iritzi propioa sortzea" ahalbidetu du zuzendariak. "Lan handia egin du eta Akademiaren presidentea izaten jarraituko beharko du", azpimarratu du.

FAPAE elkarteak ere erabakia berriz pentsatzeko eskatu dio
FAPAE Espainiako Ikus-Entzunezko Ekoizleen Elkarteen Federazioak ere erabakia berriz pentsatzeko eskatu dio De la Iglesiari. Elkarte honetako kideek Akademiaren buru gisa egin duen lana goraipatu dute: ''''Lan goragarri eta beharrezkoa egin du'''', esan dute. ''''Espainiako zinema publikoarengan hurbiltzea lortu du'''', gaineratu du FAPAE elkarteak.

Albisteak (1)