Itxi

Zinema

'Midnight in Paris' Woody Allenen lanak irekiko du Cannesko Zinemaldia

Erredakzioa

Carla Brunik hartu du parte Estatu Batuetako zinemagilearen azken lanean. Maiatzaren 11n hasiko da aurten Canneseko zinema jaialdia, eta Robert de Niro izango da epaimahaian burua.

Midnight in Paris Woody Allenen filmak irekiko du aurten Canneseko zinemaldia. Maiatzaren 11n izango da hori, jaialdiko antolakuntzak ohar batean jakitera eman duenez.

Komedia erromantikoa da Estatu Batuetako zinema zuzendariaren azken lana, eta Carla Bruni Frantziako lehen damak hartu du parte bertan. Joan den urtean filmatu zuten, Parisen, eta Owen Wilson, Rachel McAdams, Marion Cotillard, Kathy Bates, Adrien Brody, Gad Elmaleh eta Léa Seydoux ditugu aktoreen zerrenda. Espainian maiatzaren 13an izango da lana ikusgai, Cannesen estreinatu eta bi egunera.

Maiatzaren 11tik 22ra bitartean egingo dute 2011ko Canneseko zinema jaialdia. Oraindik ez dute eman aurten lehiaketan parte hartuko duten pelikulen berri, baina jakin badakigu Robert De Niro aktore ezaguna izango dela epaimahaiko burua.

Albisteak (3)