Sariak
'The King's speech', BAFTA sarietan garaile
Erredakzioa
14 sari eskuratu ahal zituen eta zazpi jaso zituen. Bardem ez zen Londresen izan eta, espero zen bezala, Colin Firth britainiarrak eskuratu zuen.
"The King''s speech" filma Britainia Handiko Zinema Akademiako BAFTA&' || 'nbsp;sarietan irabazle nagusia suertatu da, eskuratu ahal zituen 14 sarietatik zazpi jaso baitzituen.
Tom Hooper zuzendariaren zinta gaueko faboritoa zen eta espero zena bete zuen:&' || 'nbsp;Colin Firthek aktore onenari saria eskuratu zuen George VI erregearen interpretazioagatik, eta Helena Bonham Carter eta Geoffrey Rush ere saritu zuten, bigarren mailako aktore onenari sarietan.
Aipatutakoez gain, "The Social Network" filmaren protagonista, Jesse Eisenberg izan zen protagonismo gehien eskuratu zuena Royal Opera Housen. David Fincherren filmak hiru BAFTA sari eskuratu zituen:&' || 'nbsp;zuzendari onenari, gidoiari -Aaron Sorkinentzat- eta edizio onenari.
"Origen" lanak hiru BAFTA&' || 'nbsp;sari eskuratu zituen, baina sail teknikoetan:&' || 'nbsp;efektu berezi, soinu eta ekoizpen onenari sariak.
Hispanoamerikako bozeramaileek ez zuten gau pozgarria izan Londresen, izan ere, Javier Bardem espainiarrak ez zuen aktore onenari lana eskuratu, ezta "Biutiful" (Espainia-Mexiko)&' || 'nbsp;eta "El secreto de sus ojos" (Argentina) lanek ere (ingelesa erabiltzen ez duten filmen artean lehian zeuden).
Bardem ez zen Londresen izan, Madrileko Goya sarietan izatea nahiago izan zuelako. Espero zen bezala, Colin Firth britainiarrak irabazi zuen saria. Alejandro Gonzalez Iñarritu eta Juan Jose Campanella filmei dagokionean, "The girl with the dragon tatoo" izeneko filmak irabazi zuen saria.