Kargatzen...
Itxi

Heriotza

Bernardo Bertolucci italiar zinemagilea zendu da

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

‘Novecento’, ‘Azken tangoa Parisen’, ‘Azken enperadorea’ eta ‘Dreamers’ filmak utzi ditu, besteak beste. Oscar saria eta Cannes eta Veneziako jaialdietako ohorezko golardoak irabazi zituen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bernardo Bertolucci italiar zinemagilea hil da gaur, azaroak 26, 77 urte zituela, Corriere della Sera egunkariak jakinarazi duenez. Hainbat pelikula arrakastatsu utzi ditu, hala nola ‘Azken tangoa Parisen’, eta bederatzi Oscar sari irabazi zituen 1988an, ‘Azken enperadorea’ filmari esker.

Haren ibilbide osoan, eztabaida handia sortu dute Bertolucciren lanek. Urrezko Lehoia eman zioten 2007an Veneziako jaialdian, zinemagintza osoa saritzeko, eta sari baliokidea jaso zuen 2011n Cannesko zinemaldian, Ohorezko Urrezko Palma.

Halaber, Italiar Errepublikako Merezimenduaren Ordenako Ofizial Nagusi izendatu zuten, baita Arte eta Kulturaren Urrezko Domina eman ere.

Albisteak (1)

Bideoak (1)