Itxi

Heriotza

Florinda Chico aktorea hil da

Erredakzioa

84 urte zituela, bart hil da artista bihotzekoak jota. Hil kapera zabalik dago Madrilen eta bihar erraustuko dute bere gorpua.

Florinda Chico aktorea bart hil da, 84 urte zituela eta bihotzekoak jota, bere senarrak RNE kateari baieztatu dionez. Artistaren hil kapera M-30 beilatokian jarri dute eta bere gorpua bihar erraustuko dute Madrilgo Almudena hilerrian.

1926an Don Benito herrian (Badajoz) jaio zen Florinda Chico. 1953. urtean zinema munduan aritu zen lehendabizi, Javier Setok zuzendutako Pasaporte para un ángel filmean.

60ko hamarkadetako erdialdean ospe handia lortu zuen Chicok eta zinema espainiarraren ohikoa bigarren aktore bihurtu zen. Ehunka filmeetan parte hartu zuen tartean, Carlos Sauraren Cría cuervos (1976) eta Mario Camusen La casa de Bernarda Alba (1987).

Telebistan ere zenbait lan egin zituen: La casa de los Martínez (1987an), La tía de Ambrosio (1971ean), Los maniáticos (1974an), Este señor de negro (1975-1976), Taller mecánico (1991ean), El sexólogo (1994an), Makinavaja (1995-1996ean) eta La casa de los líos (1996-2000ean).

Bere ibilbidean zehar, sari anitz jaso zituen: Arte Ederretako eta Extremadurako Urrezko Dominak, besteak beste.