83. edizioa
Javier Bardem Oscar sarietako bat ematera igoko da eszenatokira
Erredakzioa
Hanks, Nicole Kidman, Reese Witherspoon, Jude Law, Annette Bening, Cate Blanchett, Hugh Jackman, Scarlett Johansson, Russell Brand, Helen Mirren eta Robert Downey Jr. ere taula gainean ikusiko ditugu.
Javier Bardem izango da 2011ko Oscarretan aurkezleetako bat, sarietako bat ematera igoko baita Los Angeleseko Kodak Antzokiko eszenatokira datorren igandean. Behin baino gehiagotan igo daiteke Bardem taula gainera, ordea. Biutiful lanarekin aktore onenaren saria eskuratzeko izendatuta dago espainiarra.
James Franco eta Anne Hathaway aktoreak izango dira ekitaldiko gidariak. Orain arte honako hauek baieztatu dituzte ikuskizunean: Tom Hanks, Nicole Kidman, Reese Witherspoon, Jude Law, Annette Bening, Cate Blanchett, Hugh Jackman, Scarlett Johansson, Russell Brand, Robert Downey Jr eta Helen Mirren. Robert Pattinson ere bertan egotea espero dute.