ETBrentzako ekoizpena
Sabino Aranaren bizitza, pelikula batean
Erredakzioa
Azpeitian hasi dira filmatzen 'Sabin' telebistarako filma. Patxi Barco da zuzendaria, eta Asier Hormaza protagonista.
Sabin telefilma filmatzen hasi dira Azpeitian. Sabino Arana euskal nazionalismoaren sortzailearen bizitza eta pentsamendua jorratuko du telebistarako pelikula berriak.
Patxi Barcoren zuzendaritzapean, Asier Hormaza aktoreak landuko du Sabino Aranaren papera. Angel Amigo da lan berri honetako ekoizlea, eta Carlos Zabalak idatzi du gidoia.
Istorioak ''''Euskal Herriko historian nahitaezko bezain ezezagun izan den belaunaldi bat'''' eman nahi du ezagutzera, Euskal Herriko eta Espainiako politika betiko aldatuko zuen garaia pantailara eramanez. Unamuno eta Cánovas del Castillo pertsonaiak ere istorioan aurkituko ditugu, Jose Mari Berasategi eta Zorion Egileor aktoreen eskutik. Joseba Apaolaza, Iñaki Beraetxe, Alvaro Garayalde, Itziar Ituño, Aitor Beltran, Gotzon Sanchez, Oihana Maritorena, Joli Pascualena, Yago Mateo eta Esther Velasco aktoreek ere hartuko dute parte.