Kultura
Argazki zuzendariekin arituko da aste honetan EITB Kultura 60
Erredakzioa
Euskal Herriko hainbat zuzendarirekin hitz egiteko aukera izan du EITB Kultura 60 saioak. Ostiral gauean ETB3n eta igande gauean ETB1n.
Otsaila bukaera eta Martxoko aurreneko asteburuetan Los Angelesen Oscar Sarien jaialdia ospatzen da. Ipar Ameriketako eta bide batez mundu zabalean dauden zinemazale guztiek ordurako jakitun dira sail bakoitzeko izendatuen zerrendetan agertzen diren zinegileen eta ekoiztu berri diren filmeen izenburuekin.
Filme bat egiteko jende andana behar izaten da, zinema aretoen ilunetan ikusle batzuk egileen zerrenda luze irakurtzen gelditu ohi dira, ordea hainbat telebistetan filmea amaitu bezain pronto eten egiten dute egileen izenen zerrendari aukera txikiena eman gabe.
EITB&' || 'nbsp;Kultura 60k arreta jarri nahi dio filme batean ardura asko eta lan fina egiten duten sail batetako teknikari eta artistei, argazki zuzendariei. honatx eurekin izan dugun solasaldiko argilunak.
Ostiral gauean, ETB3n eta igande gauean ETB1n.