Itxi

Zinema, Iruñean

'Crosswalk' Jeanne Liottaren dokumentala, Punto de Vista jaialdian

Erredakzioa

Zinema dokumentalaren jaialdiak zazpigarren edizioa du aurten Nafarroako hiriburuan. Otsailaren 27ra arte, 64 emanaldi izango dira Iruñean.

Otsailaren 27ra arte, Punto de Vista zinema jaialdiaren zazpigarren edizioa hartuko du Iruñeak. Aurtengo programan 64 emanaldi antolatu dituzte, eta ostegun honetan Estatu Batuetako eta Europako lau zinemagileren lanen estreinaldia egin dute.

Jeanne Liotta estatubatuarrak Crosswalk dokumentala ekarri du Iruñera. Observando el cielo (2007) lanarekin oihartzun handia izan zuen Liottak, eta oraingoan Manhattaneko Lower East Sidera garamatza pelikula berrian. Bertako bizilagun katolikoen jarduna grabatu du hainbat urtez, Aste Santuan, eta irudi horiekin guztiekin hiri antropologiako lan esperimentala sortu du.

Color perro que huye (Andrés Duque) eta On Rubik''s Road (Laila Pakalnina) lanak ere estreinatu dituzte jaialdiaren hirugarren jardunaldian.

Boterea eta feminismoa, aurtengo ardatzak

Bi ildo tematiko nagusi landuko ditu Punto de Vista jaialdiko zazpigarren edizioak: Pertsonala politikoa da izenburupean, zinema feminista izango da ikusgai sailetako batean. Aurten 25 urte beteko dituen Iruñeko Emakumeen Zinema Erakustaldiari omenaldia egin nahidio atal honek. Bigarren zikloak Tupi or Not Tupi. Kanibalak banpiroaren kontra du izena, eta kulturen, generoen eta forma zinematografikoen arteko botere harremanaz egingo du hausnarketa.

Heterodocsias Rewind, Proyecto X Filmseta Erdialdeko eskualdea atalek osatzen dute aurtengo programa.



Albisteak (1)

Bideoak (1)