Sari-banaketa
Zinema frantziarraren Cesar sarietan nagusitu da Roman Polanski
Erredakzioa
'The Ghost writer' filmeak lau golardo irabazi ditu: zuzendari onenarena eta alor teknikoko beste hiru sariak. Film onenaren saria 'Les hommes et les dieux' zintarentzat izan da.
Roman Polanskik zuzendutako The Ghost writer filmeak lau Cesar golardo eskuratu ditu ostiral honetan izandako Frantziako zinemaren jaialdian. Gidoi egokitu, musika eta editatze onenaren sariak lortu ditu Polanskiren azken zintak.&' || 'nbsp;
Gainera, maisuak zuzendari onenaren bere hirugarren Cesar golardoa jaso du. Azkena 2003an eman zioten, The pianist filmagatik. Horrela, zinema frantziarrak gehien saritu duen zuzendari bihurtu da Polanski.
Frantziako urteko filmik onenaren golardoa Xavier Beauvoisek zuzendutako Les hommes et les dieux zintari eman diote. Aljeriako monje zistertarrei buruzko istorioa faboritoa izan da aurtengo sari banaketan. Hiru milioi ikuslego izan ditu eta sari nagusia lortu zuen joan den Canneseko Zinemaldian.
Aurtengo Cesar sarietan, 11 hautagaitza zituen Beauvoirren filmeak eta sari bakarrarekin joan zen etxera: filme onenaren golardoarekin, alegia.
Arabiar herrialdeetan azken asteetan izan diren iraultzak zenbaitetan aipatu zituzten ekitaldia bitartean. Gainera, hutsik zegoen aulki batekin Jafar Panahi irandarra ere omendu zuen Frantziako Zinema Akademiak.
Atzerriko Pelikula Onena David Fincherrek zuzendutako The Social Network izan zen. Alabaina, ohorezko Cesar saria Quentin Tarantino zuzendari estatubatuarrari eman zioten.