Koldo Almandozen filma
'Oreina' urtarrilaren 21ean estreinatuko dute Ipar Euskal Herrian
eitb.eus
Koldo Almandozen filma Baiona, Donibane Lohizune, Donapaleu, Hendaia, Maule, Donibane Garazi eta Kanboko aretoetan ikusi ahalko da, besteak beste.
Oreina Koldo Almandozen filma Ipar Euskal Herriko aretoetan ikusi ahal izango da urtarrilaren 21etik aurrera. Zuzendariak aurkezpen eta solasaldietan parte hartuko du Baionan, Donibane Lohizunen, Donapaleun, Hendaian, Maulen, Donibane Garazin eta Kanbon.
Feroz sariak
Gainera, Oreina “Sari berezia”gatik lehiatuko da larunbat honetan Espainiako Berriemaile Zinematografikoen Elkarteak antolatutako Feroz Sarietan, Bilbon.
EiTBren babesa duen filmak nazioarteko zinemaldietako ibilbidearekin jarraitzen du; Europa eta Hego Ameriketako zenbait jaialditan ditu hitzorduak aurreikusita.