Oier Aranzabalen filma
'Margolaria' filma martxoaren 22an iritsiko da zinema aretoetara
eitb.eus
Oier Aranzabalek zuzendutako filma Donostiako Zinemaldiaren aurkeztu zuten, eta Mikel Urdangarin musikariaren inguruko dokumentala da.
Martxoaren 22an, ostiralarekin, estreinatuko dute Euskal Herri osoko zinema-aretoetan ‘Margolaria’, Oier Aranzabalek (Zarautz, 1988) zuzendutako filma.
Pelikula-dokumentala Donostiako iazko Zinemaldian aurkeztu zuten, Zinemira sailean. Mikel Urdangarin musikaria du protagonista, eta egileen hitzetan, “edozein sortzailek buruan dituen gai unibertsalak jorratzen ditu: sortzetik bizitzearen erabakia, bokazioa, sorkuntzaren prozesua, porrota, bakardadea edo fama”.
Aranzabal proiektuaren gidoigile taldeko kide ere bada, eta azken bi urteetan Urdangarin grabatzen aritu da bere bizitzako egunerokotasunean (bidaiak, kontzertuak, entseguak…) ‘Margolaria’ egiteko.
Zuzendariaren esanetan, pelikula “ez da Mikel Urdangarinen azken diskoaren making of bat. ‘Margolaria’ familiaren eta lagunen babesik gabe musikatik bizitzeko bere lanpostu finkoa utzi duen pertsona baten istorioa da”.