Heriotza
Juanmi Gutierrez zinemagilea zendu da
eitb.eus
Gutierrez, Errenteriako semea, dokumentalgintzan aritu zen besteak beste. Bere lanetan okupazioa, amiantoa eta beste hainbat gizarte jai jorratu zituen.
Juanmi Gutierrez zinemagile eta ikertzailea zendu da. Jesuita ohia, Gutierrezek gizarte gaiei buruzko hainbat dokumental egin zituen, eta amiantoa, kartzelak eta okupazioa pantailaratu zituen.
Horrez gain, euskara ikasteko ikus-entzunezko hainbat lan egin zituen, hala nola “Bai horixe” ospetsua.
Gutierrezen filmak Giza Eskubideen Zinemaldian eta Donostia Zinemaldian estreinatu zituzten. Azken horretako Zinemira sailak proiektatu zuen “Baules” bere azken lana.
Gutierrezek pasio handiz bizi izan zuen beti zinema.