Itxi

Heriotza

Agnes Varda zinemagilea hil da

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Nouvelle vagueren ordezkariak Donostia saria jaso zuen 2017ko Zinemaldian. Guztira, 40 lan baino gehiago zuzendu zituen.

Vardak Donostia saria jaso zuen 2017ko Zinemaldian

Agnes Varda belgikar zinemagilea, nouvelle vagueren ordezkaria, zendu da ostiral honetan, martxoak 29, 90 urte zituela, Frantziako hedabideek zabaldu dutenez.

Vardak (Brusela, 1928) ohorezko Oscarra irabazi zuen 2018an, eta Donostia Zinemaldiaren 65. edizioan, 2017an, Donostia saria eman zioten. Guztira, ikus-entzunezko 40 lan zuzendu ditu: film laburrak, film luzeak eta dokumentalak.

Bere lanen artean, azpimarragarriak dira 'Cleo de 5 a 7' (1961), 'Daguerréotypes' (1975) eta 'Sin techo ni ley' (1985).

Albisteak (1)