Itxi

Zinemaldia

'Arriya', estreinaldia Malagan

Erredakzioa

Euskaraz filmatutako pelikula da eta gizabanakoak tradizioaren aurrean duen gatazka azaltzen du. Malagako zinemaldiko Sail Ofizialean dago ikusgai, gaurtik aurrera.

Alberto Gorritiberea zuzendariak gizabanakoak tradizioaren aurrean duen gatazka azaltzen du Arriya pelikulan. Euskal Herriko herri batean kokatzen dugu eta Malagako zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu dute.

Mugako herri txiki batean, hiru familia gatazka batean daude murgilduta apostu baten ondorioz eta hiru maitalek ezin dute inertziaren aurka egin. Euskaraz filmatu dute pelikula ia guztia.

"Tradizio eta kultura guztiek alderdi positiboak eta negatiboak dute. Euskal Herrira begiratzea, positiboa eta negatiboa izan daiteke. Gauza on asko eman dizkit eta besteak eramaten jakin behar dudan harriak dira, gurekin bizi diren harriak ezin ditugulako utzi inoiz", gaineratu du.

Iban Garate Peru da, "erabakiak hartzeko zailtasunak ditu eta bizitza erraza izan du". Gatazka "gizabanakoak kolektiboaren, kulturaren, tradizioaren aurka" du, esan du aktoreak. Begoña Maestrek Mariaren papera egiten du, "pelikulako pertsonaia argiena, argia, tradizioen aurka egiten du" eta "ideiak oso argi ditu Peru delarik bere harria". Hirukiaren azken aldea Sara&' || 'nbsp;Casasnovasen pertsonaia da, "herri baten dekadentziaren historia" irudikatzen duena. Kanpotik datorren pertsonaia da Jone, bere pertsonaia eta Frantzian askatasuna ezagutu du.

Albisteak (2)

Bideoak (2)