Zinema-aretoetan
'Sin limites' handinahia, 'Happythankyoumoreplease' indiearen aurka
Erredakzioa
Gainera, 'Morente' (pasaden astean Malagan estreinatutako dokumentala), Luis Tosarren 'Crebinsky' eta Nicolas Cage eta Amber Heard protagonista dituen 'Furia Ciega' dira asteko estreinaldiak.
Hainbat film estreinatuko dira aste honetan: Sin limites superekoizpen estatubatuarra (Bradley Cooper eta Robert de Niro protagonista), Morente, duela gutxi hildako abeslariari buruzko dokumentala eta Happythankyoumoreplease, Josh Radnor (Cómo conocí a vuestra madre edo How I met your mother telesaileko protagonista) protagonista eta zuzendari duelarik. Gainera, Rio, Furia ciega, Nicolas Cage protagonista duen filma eta Crebinsky, Luis Tosarren lan berria, izango dira gure zinema-aretoetan.
Emilio Ruiz Barrachinak Morente dokumental musikala aurkezten digu. Abeslariak hil aurretik egin zuen azken lana izan zen eta bere testigantza musikala eta pentsamenduzkoa laburbiltzen du.
Robert de Niro eta Bradley Cooper dira Sin Limites filmeko protagonistak, komediaren eta misterioaren artean. Neil Burguer da protagonista, 2006an El ilusionistarekin Oscarretarako hautagaitza lortu ostean.
Cómo conocí a vuestra madre edo How I met your mother telesailean Ted Mosbyren papera egiteagatik da ezaguna Josh Radnor aktorea eta Happythankyoumoreplease lanaren kasuan kamara aurrean ez ezik, atzean ere jartzen da.
Carlos Saldanha brasildarrak Rio dakarkigu. Ice Agen arrakastaren ostean, 3Dtako abenturazko film bat ekarri digu eta Anne Hathaway eta Jesse Eisenbert aktore estatubatuarrek ahotsak jartzen dituzte.
Un san Valentín sangriento beldurrezko filmaren zuzendariak Furia Ciega aurkezten digu, Nicolas Cage eta Amber Heard Hollywoodeko izarrak protagonista duelarik. 3Dtan dator eta publikoari tentsioak eta adrenalina liberatzeko dator, bere zuzendariaren hitzetan.
Luis Tosar, Miguel de Lira, Sergio Zearreta eta Celso Bugallo aktoreak Enrique Otero zuzendari berriaren esku jarri dira Crebinsky komedian. Malagako zinemaldian gidoi onenari saria eskuratu zuen eta izen bereko film laburraren luzapena dugu.
Dani Boon frantziarrak, Bienvenidos al norteren arrakastaren ostean (20 milioi lagunek ikusi zuten mundu osoan zehar), Nada que declarar aurkezten digu. Beste komedia bat dugu, arrazismoa, xenofobia protagonista direlarik.
Kevin MacDonald zinemagileak (El último rey de Escocia) La legión del águila filma aurkezten du. Rosemary Sutcliffen eleberrian oinarritutako drama eta Erromatar Inperioaren azken egunetan kokatzen da, Channing Tatum (Querido John)&' || 'nbsp;eta Jamie Bell (Tintín) protagonista direlarik.