Itxi

Heriotza

Diego Galan Zinemaldiaren zuzendari ohia hil da

eitb.eus

Leer en Castellano

Galanek bi epetan zuzendu zuen Donostiako Nazioarteko Zinemaldia: 1986tik 1989ra eta 1995etik 2000ra.

Diego Galán

Diego Galan zinema kritikari, historialari eta zinemagilea hil da, 72 urte zituela, Donostiako Zinemaldiak baieztatu duenez. Hain zuzen ere, 1986tik 1989ra eta 1995etik 2000ra zuzendu zuen Galanek zinema jaialdi hori.

Galan dokumentalen zuzendari eta zinemaren historian aditua zen, eta Donostiako Urrezko Danborra jaso zuen 2001. urtean.

Espainiako zinemaren historiari buruzko hamaika dokumental zuzendu zituen Galanek, hala nola Pablo G. Del Amo muntatzaileari buruzko lana ('G. del Amo, un montador de ilusiones'), Zinemaldiari buruzkoa ('Zinemaldiaren historia bat') eta Espainiako zinemak emakumea ('Con la pata quebrada') eta gizona ('Manda huevos') irudikatu duen moduari buruzkoa.