Maiatzaren 11n
Bertoluccik jasoko du aurten Ohorezko Urrezko Palmondoa Cannesen
Erredakzioa
'Midnight in Paris' Woody Allenen film berriak irekiko du zinemaldia, eta Robert De Niro izango da epaimahaiko burua.
Bernardo Bertolucci zuzendari italiarrak jasoko du aurten Canneseko zinemaldiko Ohorezko Urrezko Palmondoa. Maiatzaren 11n izango da, inaugurazio ekitaldian.
Prima della Revoluzione (1964), Novecento (1976), Il Conformiste (1970) eta El Ultimo Emperador (1987) filmak egin zituen eta Italiako zineman ezinbesteko zinemagilea da, zinemaldiak agiri batean jakinarazi duenez. Mundu mailako zineman ere, "ezinbesteko tokia" du, bere filmen parte-hartze politiko eta soziala dela eta, "lirismo sakon eta zuzendaritza zehatz eta elegante batekin".
Urrezko Palmondoa zinemaldiaren hasiera ekitaldian egingo dute eta horrela egingo dute edizio horretatik aurrera. 2002an Woody Allenek eta 2009an Clint Eastwoodek jaso zuten Canneseko Urrezko Palmondoa.
Woody Allenek berak irekiko du zinemaldia ''Midnight in Paris'' filmarekin eta Robert de Nirok zuzenduko du epaimahaia.