Itxi

42. edizioa

Lekeitioko Euskal Zine Bilerara lanak aurkezteko epea ireki dute

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Euskal Herrian euskaraz egiten diren filmen jaialdiak 42. edizioa egingo du azaroaren 23tik 30era.

'Zain' Pello Gutierrezen filmak irabazi zuen iaz Lekeition film onenaren saria

Lekeitioko 42. Euskal Zine Bilerara lanak aurkezteko epea ireki dute, irailaren 30era bitartean. Aurkezten diren filmen artean 20 hautatuko dituzte lehiaketan parte hartzeko, eta 200 euroko saria jasoko dute lan horiek.

42. Euskal Zine Bilera azaroaren 23tik 30era egingo dute, eta oinarriak webgunean daude eskuragarri.

Arduradunek adierazi dutenez, iaz 41 urte bete zituen Euskal Herrian eta euskaraz egiten den zine bileraren Lekeitioko jaialdiak.

Aurten ere lehiaketa bateratua izango da, ez dira bereiziko lan profesional eta amateurrak. Horrela, zuzendaritza, gidoi eta film onenaren sariak ezberdinduko dira, eta ikusleak ere protagonista izango dira, lan bakoitzari emandako puntuen bidez erabakiko baitute ikuslearen sari bereziaren irabazlea.

Albisteak (1)