Itxi

Asteko estreinaldiak

'Red Riding Hood', 'Source Code' eta Justin Bieber, zineman

Erredakzioa

Hop izeneko Pazko untxiaren abenturak eta Carlos izeneko terroristaren biografia jorratzen duen pelikula dira beste estreinaldietako batzuk.

Txanogorritxo ilun bat Red Riding Hood pelikulan, Source Code zientzia fikziozko thriller-a, Justin Bieber abeslari ezagunaren inguruko dokumentala eta Pazko untxi baten abenturak aurkituko ditugu aste honetan zinema aretoetan, gustu guztietako zinemazaleak asetzeko.

Catherine Hardwicke (Twilight)) zinemagileak zuzendu du Red Riding Hood, thriller bihurtuta datorkigun Txanogorritxo klasikoaren moldaketa, eta Amanda Seyfried, Lukas Hass eta Gary Oldman aktoreak ditugu bertan protagonistak. Daggerhorn herrixkako biztanleek ituna egina dute gizotsoarekin, baina basapiztiak itun hori apurtu, eta hilketa segida bati&' || 'nbsp;ekin dio. Herrian mendeku egarria nagusituko da, eta gizotso-ehiztari batengana joko dute. Horrek mesfidantza eta izua ekarriko ditu herrira, piztiak egunez gizon itxura hartzen duela iragarriko baitu.

Duncan Jones (Moon) britainiarrak zuzendu du Source Code zientzia fikziozko thriller-a. Denbora eta espazio mugak zalantzan jartzen ditu Jake Gyllenhaal (Brokeback Mountain), Vera Farmiga (The Departed) eta Michelle Monaghan (Mission: Imposible III) protagonista dituen lanak.
Colter Stevens tren batean esnatuko da, nor den eta bertan zergatik dagoen gogoratzen ez duela. Punta-puntako teknologia erabiltzen duen isolamendu gela batera eramango dute, eta bertan konturatuko da atentatu terrorista bat ekidin beharko duela.&' || 'nbsp;''''Source Code'''' da misioaren izena, eta protagonistak iraganera atzera egin beharko du, atentatua gertatu baino zortzi minutu lehenagora.

Jon M. Chu zinemagile kaliforniarrak Justin Bieber: Never say never lana zuzendu du. Justin Bieberren bizitza erakusten duen materiala eta gaztearen zuzenekoetako irudiak uztartu ditu, zehazki New Yorkeko Madison Square Gardenen eskainitako kontzertuko irudiak.

Tim Hill (Alvin and the Chipmunks) zinemagileak Hop lana zuzendu du, irudi errealak animazio digitalarekin tartekatzen dituen filma. Fred (Mardsen) eta Ho untxia ditugu bertan protagonistak: untxiak Pazkoa uhartea utzi eta Los Angelesera joan da, bateria jotzera. Baina hara iristean Fredekin egingo topo. Gizonezkoak untxia zauritu eta etxean hartu beste aukerarik ez du izango. Gerora konturatuko dira ez dela ideia ona izan.

Olivier Assayas zinemagile frantziarrak zuzenduta, Ilich Ramírez Sanchez Venezuelako terroristaren istorioa dakarkigu Carlos lanak. Urrezko globoetan telebistarako film omenaren saria eskuratu zuen.

Bideoak (2)