Itxi

Heriotza

Doris Day estatubatuar abeslari eta kantaria hil da

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Holywoodeko izarrak 97 urte zituen, The Man Who Knew Too Much filmean lan egin zuen eta Oscarrerako izendatu zuten Pillow Talken egindako paperagatik.

Doris Day

Doris Day Hollywoodeko 1950eko eta 1960ko hamarkadetako izar ospetsuenetakoa bat hil da, 97 urte zituela, BBCk iragarri duenez.

Aktoreak bere telebista saioa izan zuen, eta hainbat pelikulatan lan egin zuen, hala nola ‘Love me or leave me’, ‘On moonlight Bay’, ‘Lover come back’ eta ‘Pillow Talk’, zeinak Oscarrerako lortu zuen izendapen bakarra ekarri baitzion.

Day astelehenan hil da, Carmel Valleyko (Kalifornia) bere etxean, hurbilekoak inguruan zituela, Doris Day Animal Foundation elkarteak webgunean idatzi duenez.

Benetako izena Mary Ann Von Kappelhoff zuen aktorea 1922ko apirilaren 3an jaio zen, Cincinnatin (Ohio) eta 15 urte zituela abiatu zuen ibilbide profesionala, kantari gisa. Les Brownen taldearekin lortu zuen lehen arrakasta, ‘Sentimental Journey’.

1959an Oscarrerako izendatu zuten, ‘Pillow Talk’ Michael Gordonek zuzendutako komedia erromantikoari esker, eta 1968an egin zuen zinemarako azken lana.