Itxi

Estreina

Elbira Zipitriaren lorratzaren atzetik, ‘Muga deitzen da pausoa’

eitb.eus

Leer en Castellano

Maider Oleagaren filma maiatzaren 24an, ostiralarekin, iritsiko da Bilboko, Donostiako eta Gasteizko zinemetara.

zinemaldia.cat jaialdian dokumental onenaren saria lortu zuen lanak

“Muga deitzen da pausoa” Maider Oleaga zuzendariaren azken filma ostiralean iritsiko da zinema aretoetara. Principe Donostiako zinemetan, Multicines Bilbokoetan eta Florida Gasteizkoetan ikusi ahalko da EiTBren parte-hartzearekin egindako pelikula.

Gijongo zinema jaialdian eskaini duten eta zinemaldia.cat Bartzelonako jaialdian saritu duten 79 minutuko lanak Elbira Zipitria euskarazko irakasleen aitzindaria du ardatz.

Maider Oleagak frankismopean donostiar umeei klandestinitatean euskarazko eskolak ematen zizkion emakumearen gaineko oso begirada pertsonala pantailaratu du, ausazko gertakari batetik abiatuta. Izan ere, Mexikotik bueltan, Donostian etxea alokatu zuen Oleagak, eta Elbira Zipitria bertan bizi izan zela jakin zuen.

Hari horretatik tiraka, “Muga deitzen da pausoa” filma eraiki du zinemagileak zazpi urteko ikerketa lanen ondoren.

Maider Oleaga, 'Ahoz Aho' saioan

Albisteak (1)