Itxi

Film laburrak

Etxepare Institutuak bere gain hartuko du Kimuaken finantzaketa

Erredakzioa

Euskadiko Filmategiarekin akordioa sinatu du Institutuak, eta 127.000 euroko ekarpena egingo dio Kimuaki. Aurtengo edizioak Txabi Basterretxea, Aitzol Aramaio eta Magalí Lueiro omenduko ditu.

Aurrerantzean, Etxepare Institutua&' || 'nbsp;Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean arituko da Kimuak euskal film laburren programa garatzeko. Nazioarte mailan euskal film laburrak hedatzeko helburua du programak, eta Etxepare Institutuak eta Euskadiko Filmategiak akordioa sinatu dute ostiral honetan, gauzatu ahal izateko

Hitzarmena 2011ko abenduaren 31a arte egongo da indarrean, eta, horren arabera, 127.000 euroko ekarpena egingo dio Etxepare Institutuak Kimuak programari. Orain arte Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak hartzen zuen bere gain film laburren programaren garapena. Aurtengo zenbatekoa joan den urteko aurrekontuarena baino zertxobait txikiagoa izango da.

Horrela, bi erakundeek ''''elkarrekin'''' egingo dute lan euskal film laburrak mundu osoko jaialdietan hedatzeko, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak esan duenez.

Etxepare Instituturaren eta Euskadiko Filmategiaren arteko elkarlanak eman ditu dagoeneko lehen fruituak: Mexikoko Guadalajara hiriko zinemaldian zortzi euskal film labur proiektatu ziren, eta atzo bertan Bruselan hasi zen Film Laburren Nazioarteko Zinemaldian ere lau euskal film labur eskainiko dituzte.

Martxan jarri zutenetik, mundu osoko zinema jaialdietan egon da Kimuak programa, eta katalogoko film laburrek hainbat sari jaso dituzte: 2008ko katalogoko lanek 174 sari eskuratu zituzten; 2009koek 118 jaso dituzte orain arte, eta martxan daude oraindik; eta 2010eko film laburrek 68 sari dituzte dagoeneko.

Txema Muñoz Kimuak egitasmoko arduradunak azaldu duenez, uztailean itxiko dute 2011ko Kimuak katalogoa, eta, estreinakoz, hil berri diren hiru pertsona gogoratuko ditu: Txabi Basterretxea eta Aitzol Aramaio zinemagileak eta programaren kudeaketan ''''ezinbesteko'''' izan den Magalí Lueiro.


Bideoak (1)