Itxi

Estreinaldia, irailean

'La piel que habito' filmearen aurrerapen bat zabaldu dute Interneten

Erredakzioa

Pedro Almodovarrek zuzendutako pelikularen trailerraren 30 segundu daude Sarean ikusgai. Antonio Banderas eta Elena Anaya protagonista dituen zinta hau irailean estreinatuko dute.

Pedro Almodovarrek zuzendutako La piel que habito filmearen aurrerapenaren lehenengo 30 segundu daude Interneten ikusgai. Sarean zabaldu dituzten irudiak 64. Canneseko Zinemaldirako El Deseo ekoiztetxeak prestatutako publizitate materialari dagozkio.

Aurrerapen larrigarri honek Malagako aktorea eta Elena Anaya erakusten ditu. Anayak lohihartzeko beltz bat eta aurpegia estalita ditu eta Banderasekin liskar bat izaten du, etxe baten barnealdean. Almodovarrek zehaztu duenez, beldurrezko filmea da "baina ezustekorik ematen ez duena".

Thierry Jonquet frantziarraren Mygale eleberrian dago oinarrituta, eta Ledgard doktorea du protagonista. Arrakasta handiko zirujau plastikoa da oraingoan Banderas, eta, zelula terapiak izan duen aurrerapenei esker, larruazal berria sortu nahi du. Bere emaztea erreta hil zen, auto istripu bat izan ostean eta horren ondorioz, larruaren ordezko baten atzetik dabil.

Banderas eta Anaya aktoreez gain, Marisa Paredes, Jan Cornet, Roberto Alamo, Blanca Suarez, Eduard Fernandez, Jose Luis Gomez, Barbara Lennie, Susi Sanchez, Fernando Cayo eta Teresa Manresa aktoreek ere parte hartu dute filmean.

21 urte igaro dira Antonio Banderasek eta Almodovarrek Átame pelikulan elkarrekin lan egin zutenetik. Film honek bi hauek berriz elkartzea. Irailean estreinatuko dute zinema-aretoetan.&' || 'nbsp;

Hona hemen Interneten ikusgai dagoen filmearen aurrerapena: &' || 'nbsp;


Albisteak (3)