Zinema
Bilboko Capitol aretoetako ekipamendua Kuban erabiliko dute
Erredakzioa
Bizkaiko hiriburuko 800 eserlekuekin hainbat areto egingo dituzte Karibeko herrialdean.
Bilboko Capitol zinema-aretoetako 800 eserlekuak Kubako Zinema Industria eta Arteen Institutuari eman dizkiote, Karibeko herrialdean hainbat areto sortzeko. Horrela jakinarazi du Kultura, Comunication y Desarrollo Gobernuz Kanpoko Erakundeak.
Zinema-areto hauek 50 urteko ibilbidea zuten eta lokala libre uzteko lanetan hasi dira gaur.
Behin ekipamendu guztia lokaletik kenduta (800 eserleku eta hiru ekipo, pantaila batez, 35 milimetroko proiektore batez eta Dolby soinu ekipo batez osatuta), hiru kontenedoretan bidaliko dituzte Kubara eta bertan lanean hasiko dira berriz.