Itxi

Zinema

Zsa Zsa Gabor koma egoeran ospitaleratu dute

Erredakzioa

Urdaileko infekzio bati aurre egiteko ebakuntza egin behar izan diote Los Angelesen.

Zsa Zsa Gabor koma egoeran ingresatu dute Los Angeleseko ospitale batean urdaileko infekzio batek eraginda ebakuntza egin ostean. Besteak beste, ''Touch of Evil'' (1958) filmean egindako lanagatik egin zen ezagun 94 urteko aktorea.

2002an auto istripu bat izan zuenetik Gaborren osasun egoera oso ahula da. Hainbat ebakuntza egin dizkiote ordutik, hanka bat moztu behar izan zioten eta birikako infekzio larri bat ere izan zuen.

Frederic von Anhaltek, aktorearen senarrak, jakinarazi duenez, azken ebakuntza egin ostean, haren osasun egoerak okerrera egin du.

Martxoaren 24an Elizabeth Taylorren heriotzak tentsio igoera larri bat eragin zion. Hollywooden itzaliko zen hurrengo izarra berea izango zela esan zuen orduan Gaborrek.