Jaialdia
Lars Von Trier, 'persona non grata' Cannesen
Erredakzioa
Antolatzaileek ez dute filma lehiaketatik atera, baina erabakia "berehalako eragina" omen du.
Lars Von Trier persona non grata izendatu du Canneseko zinemaldiak, atzo Hitler ulertzen duela esan zuelako.
Agiri batean, jaialdiak esan du erabakiak "berehalako eragina" omen duela, baina ez du pelikula lehiaketatik kendu.
Dinamarkako zinemagileak Adolf Hitler atsegin duela esan zuen atzo. ''''Hitler ulertzen dut, nahiz eta, noski, gauza okerrak egin zituela argi izan. Esan nahi dudana da gizona ulertzen dudala. Ez da tipo jatorra, baina begiko dut neurri batean'''', esan duen. Gero barkamena eskatu zuen eta ez dago juduen aurka, adierazi duenez.&' || 'nbsp;