Atzerriko Film onena
Almodovar, Amenabar eta Salvador Simo, 2020ko Oscar sarietarako lehian
agentziak | erredakzioa
'Dolor y Gloria', 'Buñuel en el laberinto de las tortugas' eta 'Mientras dure la guerra' dira Espainiako Zine Akademiak hautatu dituen filmak.
Pedro Almodovarrek zuzendutako Dolor y Gloria, Salvador Simoren Buñuel en el laberinto de las tortugas eta Alejandro Amenabarren Mientras dure la guerra dira Espainiako Zine Akademiak hautatu dituen filmak, aurretiazko fase batean, Atzerriko Film Onenaren Oscar sarietarako lehian izateko.
Jesus Vidal (Campeones) eta Greta Fernandez (Elisa y Marcela) aktoreek irakurri dute Eva Sanz del Real notarioaren aurrean, aukeratu dituzten hiru filmen izenak. Irailaren 5ean jakingo da horietatik zein lehiatuko den nazioartean.
2018ko urria eta 2019ko iraila bitartean estreinatu ziren 16 luzemetraien artean hautatu dituzte aipatutako hirurak.