Itxi

Zinemaren 17.  Jaia

Sarrerak 2,90 euroan Hegoaldeko zinema aretoetan, asteazkenera arte

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Zinemaren Jaia Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako aretoetara iritsi da hamazazpigarrenez. Besteak beste, “La trinchera infinita” eta “El silencio de la ciudad blanca” ikusi ahalko dira.

'La trinchera infinita' Barakaldon ikusi ahalko da Zinemaren Jaian, urriaren 31n estreinatu aurretik

Zinemaren Jaia gaur hasiko da, astelehenarekin, eta asteazkenean, urriak 30, bukatuko da, eta, aurreko hamasei edizioetan bezala, sarrerak 2,90 euroan erosi ahalko dira. Zinema Banatzaileen Espainiako Elkarteak, Espainiako Zinemen Federazioak eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak antolatzen dute.

Ohi bezala, ikusleek webgune ofizialean izena eman behar dute, sarrera erosi aurretik, 60 urtetik gorakoek eta 14 urtetik beherakoek izan ezik. Horiek zuzenean jasoko dute beherapena.

Besteak beste, “La trinchera infinita” ikusi ahalko da hiru egun hauetan, nahiz eta hilaren 31n estreinatuko den Cinesa Max Ocio Barakaldoko zinema aretoetan eman egingo baitute, baita “El silencio de la ciudad blanca” ere. Horiez gain, 'Parásitos', '@buelos: nunca es tarde para emprender', 'Mientras dure la guerra', 'Adults in the room', 'Día de lluvia en Nueva York', 'Géminis', 'It Capítulo 2', 'Joker' eta 'La familia Addams' daude ikusgai.