Jaialdia
Zinebik 13.700 ikusle bildu zituen 61. edizioan
eitb.eus
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 131 film eskaini zituen, erdiak emakumeek zuzendutakoak.
Joan den ostiralean amaitu zen Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 61. edizioa. 131 film eman dituzte, erdiak emakumeek zuzendutakoak, lanen bi heren Estatu mailako estreinaldiak izan dira.
Zinebik 13.651 ikusle-entzule izan ditu, iaz baino % 5,6 gehiago, eta Wang Bingi, Claire Simoni eta Márta Mészarosi eman dizkio Ohorezko Mikeldi sariak. Azken horri zegokiona bere bilobak, Cleo Ladányi aktoreak, hartu zuen.