Zinema eta Giza Eskubideak
Zinexitek 'zoriontasuna bilatzeko eskubidea' aldarrikatuko du ostiralera arte
Agentziak | Erredakzioa
Jaialdiak "Awlad - Hesiak Gainditu" dokumentalaren estreina hartuko du, eta “The wrong man” Alfred Hitchcocken klasikoa ere proiektatuko du, astelehenetik ostiralera.
Zinexit Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakusketaren hamargarren edizioa egingo dute aste honetan, zoriontasuna bilatzeko eskubidea aldarrikatzeko.
Hamargarren edizioaren programaren ardatza "Awlad - Hesiak Gainditu" Ane Irazabal EiTBren berriemaileak zuzendutako euskal ekoizpenaren estreina eta “The wrong man” Alfred Hitchcocken klasikoaren proiekzioa izango dira.
Antolatzaileek azaldu dutenez, Bilboko Golem Alhondiga zinema aretoetan filmak ikusteko sarrerak doakoak izango dira, astelehenetik ostiralera, eta saio bereziak egongo dira Gasteizen, Barakaldon eta Basaurin.
“Awlad”
“Awlad – Hesiak gainditu” euskal dokumentala estreinatuko dute aurtengo Zinexit jaialdian, beren jatorrizko herrialdeko indarkeriatik ihesi alde egin duten bi neskato eta bi mutikoren istorioa, zeinak Berlinen, Samos Greziako uhartean, Jordaniako errefuxiatu eremu batean eta Oñatin bizi baitira.
Cosimo Caridi kazetari italiarrak eta Ane Irazabal Euskal Irrati Telebistaren berriemaileak zuzendu dute filma, eta bertatik bertara aurkeztuko dute ostegunean, Bilbon, eta ostiralean, Gasteizen.
Zinextek, gainera, hiru film hauek eskainiko ditu: “El cuarto reino”, “Midnight traveler” eta “Con el nombre de Tania”.