Itxi

Estreina

Otsailaren 28an estreinatuko dute ‘El doble más quince’ Mikel Ruedaren filma

eitb.eus

Leer en Castellano

Maribel Verdú eta Germán Alcarazu dira protagonistak, eta “maitasun istorio hunkigarri eta hauslea” da.

Maribel Verdú eta Germán Alcarazu 'El doble más quince'ko protagonistak

“El doble más quince” Mikel Ruedak (“Izarren Argia”, “A Escondidas”) zuzendutako film luzea, Maribel Verdú eta Germán Alcarazu (“A escondidas”) protagonista dituena, otsailaren 28tik aurrera ikusi ahalko da Espainiako Estatuko zinemetan.

Hain zuzen, aktore bi horiek zuzendu zituen Ruedak “Caminan” film laburrean ere, eta orain, zuzendariaren hitzetan, “maitasun istorio hunkigarri eta hausle” honen buruan dira bi aktoreok.

EiTBren parte-hartzea duen filma sei astean filmatu zuten, Bilbon eta inguruetan.

“El doble más quince”k Anaren eta Ericen istorioa kontatzen du, egun batean txat batean elkar ezagutuko duten emakume heldu eta mutiko nerabe baten artekoa.