Marrazki bizidunak
'Lur eta amets' animaziozko filma otsailaren 7an estreinatuko dute
eitb.eus
Joseba Ponceren eta Imanol Zinkunegiren filmak Euskal Herriaren historiako hainbat une azpimarragarritara eramango ditu Lur eta Amets bikiak.
Lur eta Amets Joseba Ponceren eta Imanol Zinkunegiren animaziozko filma otsailaren 7an iritsiko da Hego Euskal Herriko eta, oro har, Espainiako Estatu osoko zinemetara. Gurean, euskaraz ikusi ahalko da EiTBren parte-hartzea duen abenturazko pelikula, Katalunian katalanez eskainiko dute eta gainerako lurraldeetan gaztelaniaz ikusiko dute.
Lurren eta Ametsen gurasoek amama Andererekin utziko dituzte umeak asteburu batean, ezkontza bat baitute. Andereren eta Baltaxar katuaren eskutik, baina, Euskal Herriaren historiako hainbat une azpimarragarritara iritsiko dira, bi gizon gaizto atzetik dituztela.