Itxi

Donostian eta Bilbon

'Gilda', 'Her' eta 'The tree of life', hirugarren 'Zinema eta zientzia' zikloan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Zikloak interes zientifikoko hamaika pelikula eskainiko ditu Bilbon eta Donostian, eta proiekzio berezia egingo du Donibane Lohizunen. Ostiralean hasiko da, Alejandro Amenabarren‘Agora’ filmarekin.

"Her" otsailaren 6 eta 8an egongo da ikusgai, Donostian eta Bilbon hurrenez hurren

Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostiako Zinemaldiak "Zinema eta zientzia" zikloaren hirugarren edizioa abiatu dute. Hala, “interes zientifiko handiko” hamaika pelikula proiektatuko dituzte urtarril eta martxo artean Tabakaleran, Donostian, eta Bilboko Arte Ederren Museoan.

Saioetan, aurkezpen eta solasaldi bat gidatuko dute hainbat zentrotako zientzialarik: EHU, Bergarako Laboratorium, Carlos III Madrilgo unibertsitatea, Ikerbasque, Euskalmet, DIPC…

Gainera, bost hitzaldi ere izango dira, zientziaren hainbat arlori buruzkoak, baita ikasleei zuzendutako proiekzioak, zuzeneko musikak lagundutako proiekzio bat eta Donibane Lohizunen egingo duten ekitaldi berezi bat ere.

Film hauek ikusi ahalko dira hirugarren edizio honetan: 'Ágora' (Alejandro Amenábar); 'Gilda' (Charles Vidor); 'Gattaca' (Andrew Niccol); 'Próxima' (Alice Winocour); 'Her' (Spike Jonze); 'Autómata' (Gabe Ibáñez); 'El árbol de la vida' (Terrence Malick); 'El hombre con rayos X en los ojos' (Roger Corman); 'La mujer en la luna' (Fritz Lang); 'Despertares' (Penny Marshall); eta 'Ad astra' (James Gray).

Emanaldiak Tabakaleran (ostiralean lehenengoa, eta aurrerago ostegunetan) eta Bilboko Arte Ederren Museoan (larunbatetan) izango dira, eta lehen filma “Ágora” izango da, urtarrilaren 10 eta 11n. Pedro Miguel Etxenike EHUko katedradun eta DIPCren presidenteak aurkeztuko du.