Itxi

Noka Mentoring

Emakume zinemagileei laguntzeko programaren bigarren edizioa, martxan

eitb.eus

Leer en Castellano

Kultura Sailak eta Tabakalerak Noka Mentoring proiektuaren bigarren edizioa aurkeztu dute. Hiru proiektuk ospe handiko mentoreen laguntza eta aholkularitza jasoko dute. 

Victor Iriarte (Tabakalera), Joxean Muñoz sailburuordea eta Clara Montero (Tabakalera), aurkezpenean

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Tabakalerak Noka Mentoring euskal emakume zinemagileen presentzia eta ikusgaitasuna sustatzera bideratutako ekimenaren bigarren edizioa aurkeztu dute, Donostian.

Programaren helburua da Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan bizi diren emakume zuzendari hasiberrien (fikziozko edo ez-fikziozko lehen edo bigarren filma izan behar da) film luzeen proiektuak tutorizatu eta laguntzea.

Prozesu osoan, hiru tutore egongo dira, hautatutako hiru proiektuen jarraipena programa osoan zehar egiteko, eta aurreratu dute "begirada zinematografiko propioa garatzeko gogoa duten zuzendari talentudunak" babestu nahi dituztela.

Proiektuak jasotzeko epea 2020ko otsailaren 1etik 28ra egongo da zabalik, eta 2020ko martxoaren 6an jakinaraziko dituzte programan parte hartzeko hautatu diren hiru proiektuak. Hautaketa batzordea honako hauek osatuko dute: Amaia Serrulla SSIFFko ordezkari gisa, Maider Oleaga zinema zuzendari eta EQZEko irakaslea eta Lur Olaizola Tabakalerako zinema eta ikus-entzunezkoen arloko koordinatzailea.

Interesa duten emakume zinemagileek Tabakalerako webgunean aurkituko dute informazio guztia (tabakalera.eu), eta noka@tabakalera.eu helbidera bidali beharko dute beharrezko material guztia.

Albisteak (1)