Itxi

Sariak

‘Ventajas de viajar en tren’, komediarik onena Feroz sarietan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Zinematografia-Informatzaileen Espainiako Elkarteak Alberto Iglesias donostiar musikaria eta Belen Cuesta aktoreak “La trinchera infinita”n egindako papera ere saritu dituzte.

"Ventajas de viajar en tren" filmeko lantaldea, saria jasotzen. Argazkia: Efe.

“Ventajas de viajar en tren” Aritz Moreno donostiar zinemagileak zuzendu eta EiTBren parte-hartzea duen filmari komediarik onenaren saria eman dio AICE Zinematografia-Informatzaileen Espainiako Elkarteak bart, Alcobendasen (Madril), Feroz sarien zazpigarren edizioan.  

Gainera, Alberto Iglesias ere saritu dute, “Dolor y gloria” gaueko filmik sarituenean egindako lanagatik, eta Belen Cuesta andaluziar aktoreak emakumezko aktore onenaren saria jaso du, “La trinchera infinita” Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren filmean egindako lan eskergagatik.

Saria jasotakoan, Cuestak eskerrak eman dizkio prentsari, “filmaren oinarrian dauden gerraosteko satorren istorioei oihartzuna emateko balio baitu”.

“Dolor y gloria” Pedro Almodovarren filma izan da gaueko irabazle nagusia, sei sari eraman baititu. Iglesiasek musikagatik irabazi duenaz gain, film dramatiko onenarena, zuzendari onenarena, gidoi onenarena, gizonezko aktore onenarena (Antonio Banderas) eta bigarren emakumezko aktore onenarena (Julieta Serrano) jaso ditu.

Albisteak (1)

Bideoak (1)