Gaur gauean
'Crónica de un golpe anunciado' dokumentalaren estreinaldia, ETB-2n
Erredakzioa
Donostian, Iruñean, Bilbon eta Gasteizen 1936ko uztailaren 18an izandako gertakariak kontatzen ditu.
1936ko uztailaren 18an Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean izandako altxamendu militarrei buruzko dokumentala, ''Crónica de un golpe anunciado'' , estreinatuko du gaur gauean ETB-2k, erregimen frankista hedatzearen ondorioz Gerra Zibila ekarri zuten gertakarien ingurukoa.
Dokumentalak ikuspuntu ezberdinetatik aztertzen du garaiko egoera sozial eta politikoa, eta lehen pertsonan erakusten du egun haietan Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan jasan zuten egoera.
Javier Ugarte (Gasteiz), Angel Pascual (Iruñea), Mikel Aizpurua (Bilbo) eta Pedro Barruso (Donostia) historialarien analisia ere biltzen du lanak. Ikuspuntu ezberdinetatik, altxamendu militarraren errepasoa egiten dute, eta eraikin batzuk 75 urte geroago zer bilakatu diren erakutsiko dute. Gainera, lau lagunek une haiek nola bizi izan zituzten kontatuko digute.
Dokumentala erakargarriago egiten duten gertaera batzuk berregin dituzte, eta Mola jeneralak eragindako altxamendu militarrari buruzko informazioa nola iritsi zaien kontatuko dute lau gaztek.
Oskar Bañuelosek idatzi eta zuzendu eta Baleukok ekoitzi duen lan hau gaur gauean estreinatuko dute, 22:15ean, ETB-2n.