Itxi

Sail Ofiziala

Frances McDormand izango da Zinemaldiko epaimahaiko presidentea

Erredakzioa

Joan den ostiralean iragarri bezala, Guillermo Arriaga, Alex de la Iglesia, Bent Hamer, Bai Ling, Sophie Maintigneux eta Sophie Okonedo ere izango dira aurten epaimahaian.

Frances McDormand izango da 59. Zinemaldiko Sail Ofizialean epaimahaiko presidentea. Joan den ostiralean iragarri zuten aurtengo epaimahai ofiziala, eta orduan jakin genuen Guillermo Arriaga (idazlea, gidoilaria eta zinema zuzendaria), Alex de la Iglesia (zinema zuzendaria), Bent Hamer (zinema zuzendaria), Bai Ling (aktorea), Sophie Maintigneux (argazkilaritza zuzendaria), Sophie Okonedo (aktorea) eta Frances McDormand (aktorea) izango direla bertan. Gaur, berriz, epaimahai horretako presidentea jakinarazi dute; hain zuzen ere, Frances McDormand aktoreak beteko du lan hori.

Besteak beste, honako film hauetan hartu du parte: 'Burn After Reading' (2008), 'Miss Pettigrew Lives for a Day' (2008), 'Friends With Money' (2006), 'Laurel Canyon' (2002), 'Something’s Gotta Give' (2003), 'City By The Sea' (2002), 'The Man Who Wasn’t There' (2001), 'Wonder Boys' (2000), 'Madeline' (1998), 'Paradise Road' (1997), 'Primal Fear' (1996), 'Lone Star' (1996), 'Palookaville' (1995), 'Beyond Rangoon' (1995), 'Short Cuts' (1993), 'Darkman' (1990), 'Hidden Agenda' (1990), 'Chattahoochee' (1989), 'Raising Arizona' (1987) eta 'Blood Simple' (1984). Bere azken lanak 'Transformers 3' (2011) eta 'This Must Be the Place' izan dira (azken hori Sean Penn aktorearekin batera).

Oscar bat irabazi zuen 'Fargo' (1996) pelikulan Marge poliziarena egiteagatik, eta beste hirutan ere proposatu dute sari horretarako, 'Mississippi Burning' (1988), 'Almost Famous' (2000) eta 'North Country' (2005) pelikuletan egindako lanagatik.

Albisteak (1)