Itxi

Baieztapena

Eddie Murphyk aurkeztuko du Oscar sarietako gala

Erredakzioa

Otsailaren 26an egingo dute ekitaldia, eta aurrenekoz beteko du aktore ezagunak lan hori.

Eddie Murphy aktoreak aurkeztuko du Oscar sarien 84. edizioa, Hollywoodeko Akademiak baieztatu duenez.

''Eddie maisua da komedian, eta taula gainean aktore onenetako bat'', esan du Brett Ratner ekitaldiko ekoizleak. ''Ohore handia da'', esan du aktoreak izendapenaren berri izan duenean. 'Dreamgirls' (2006) lanarekin antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren Oscar sarirako izendatu zuten Murphy, eta aurrenekoz aurkeztuko du ekitaldia.

2012ko Oscar sariak otsailaren 26an banatuko dira, Los Angeles hiriko Kodak antzokian.




Albisteak (1)