Itxi

Donostia

Manuela Velles, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen irudia

Erredakzioa

'Juan de los muertos' lanak itxiko du aurtengo edizioa, eta Dick Maas, Lucky MacKee eta Noboru Iguchi zuzendariak izango dira Sail Ofizialean. Zinema ''deserosoa'' aztertzeko zikloa eskainiko dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aizkora eskuan duela, Manuela Velles aktorea da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen karteleko protagonista. XXII. edizioa du aurten zinema jaialdiak, eta urriaren 29tik azaroaren 4ra bitartean izango da hitzordua.

Iaz 'Secuestrados' pelikula aurkeztu zuen Vellesek jaialdian, baina ezin izan zen Donostian egon. Gaur Gipuzkoako hiriburuan izan da 'Caótica Ana', 'Camino' eta 'Retornos' filmeetako aktorea, aurtengo jaialdiko kartela aurkezteko.

Kartelez gain, 2011ko programazioaren aurrerapen bat ere eskaini dute antolatzaileek. Besteak beste, Dick Maas, Lucky MacKee eta Noboru Iguchi zuzendarien lanak izango dira Sail Ofizialean, eta Iguchik, gainera, bi film izango ditu lehian. 'Juan de los muertos' Alejandro Brugues argentinarraren lanak itxiko du aurtengo edizioa.

'Zatoz eta begira' zikloa
Zenbaitek ''amoral, deseroso eta korronte kontrakoa'' gisa definitu ohi duten zinemari ziklo berezia eskainiko diote aurtengo edizioan. 'Laranja mekanikoa' pelikula oinarri hartuta, fikziozko lan bat debekatu eta zigortzea zilegi den edo ez aztertzea izango du zikloak helburu, joan den urtean 'A Serbian film' pelikularen emanaldia bertan behera gelditu ondoren. Donostiako epaitegi batek pelikularen emanaldia bertan behera uztea erabaki zuen, ''kautelazko neurri gisa'', eta lanaren inguruko prozedura judiziala zabalik dute oraindik Sitgeseko zinemaldiko arduradunek.



Albisteak (3)

Bideoak (1)