Itxi

Zinemaren industria

Ekoizleen etekina laguntzetan dagoela salatu du Tinieblas Gonzalezek

Erredakzioa

Horren hitzetan, irabaziak ez datoz lanak leihatilan lortutako etekinetatik, diru-laguntzetatik baizik. Bere lehen film luzea baimenik gabe estreinatu zutela salatu du. 92 euro bildu zituen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Tinieblas Gonzalez zuzendariak salatu du maila apaleko proiektuak garatzen dituzten Espainiako produkzio-etxeen etekinak ez datozela filmak leihatilan lortzen duen dirutik, lanak jasotzen dituen diru-laguntza publikoetatik baizik.

'Alma sin dueño' bere lehen film luzearekin gertatutakoa eta 'zinemaren industrian gertatzen dena'' salatzeko komunikabideen aurrean agerraldia egin 'du Gonzalezek Bilbon.

Zuzendariak salatu du bere lehen film luzea baimenik gabe estreinatu zutela joan den urteko abenduan, Madrilen. Pelikulak 92 euro bildu zituen leihatilan, produkzio-etxeak Kultura Ministerioari igorritako datuen arabera.

"Bildutako diru-kopurua 92 eurokoa izan baldin bazen, nondik irteten da bost zinema-areto eta luxuzko hainbat auto mantentzeko dirua?'', galdetu dio bere buruari zuzendariak.

'Por un infante difunto' eta 'The Raven Nevermore' film labur arrakastatsuen egileak badu erantzuna: ''ekoizleen etekina diru-laguntzetatik dator''.

Lanaren estreinaldia justikatzea nahikoa dute diru-laguntzak kobratzeko, zuzendariak azaldu duenez. ''Askotan promoziorik gabe egiten da estreinaldia, publikoa konturatu gabe, eta ez zaie leihatilan gutxieneko diru sarrera bat eskatzen'', gaineratu du Gonzalezek.

Horrek azaltzen du, zuzendariaren esanetan, Espainian urtean 180 film ekoiztea, nahiz eta % 3k bakarrik lortu etekinak leihatilan.

Jarrera honek ondorio nabarmenak ditu filmeen kalitatean, Tinieblasen ustez, eta horrek azaltzen du Espainiako zinemak bizi duen egoera. ''Bukaerako produktua gutxi inporta zaie, eurek dagoeneko lortu baitute etekina'', esan du.

Ez du sinesten Kultura Ministerioa jarrera honen jakitun ez denik, eta publikoari film espainiarrak ikusteko ez ordaintzea aholkatu dio.

''Espainiako zineman, lurperatuta''
Zuzendarik esan du jakin badakiela adierazpen hauen ondorioz Espainiako industriarentzat ''lurpean'' egongo dela, baina azaldu du ''galtzeko ezer'' ez duelako egin duela orain salaketa. Orain arte, zinema arloko kideetako inork egoera salatu ez izena ere kritikatu du.

Publizitatean eta enkarguan jasotzen dituen bideoetan egiten du egun lan Tinieblas Gonzalezek, eta etorkizunean Los Angelesera alde egiteko asmoa omen du.

Bideoak (2)