Aurkezpena
Zientzia fikzioa eta komedia, nahasturik 'Extraterrestre' lanean
Erredakzioa
Nacho Vigalondok bere bigarren lan luzea aurkeztu du Zinemaldian. Michel Jenner, Raul Cimas eta Carlos Areces dira protagonistak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Nacho Vigalondo zinemagileak bere bigarren lan luzea aurkeztu du Donostiako Zinemaldian. 'Extraterrestre' du izena eta zientzia fikzioak eta komedia erromantikoak "talka egiten dute", barre algarak sortuz.
"Zerikusirik ez duten bi generoren bat egitea da gehien gustatzen zaidana, batak bestea elikatu dezakeela ikusteko", azaldu du zuzendariak.
Lehiaketatik kanpo aurkeztu dute zinta "lehiaketaren tentsioa ekiditeko" eta Michel Jenner, Raul Cimas eta Carlos Areces ditu protagonista. Aktoreekin oso gustora azaldu da Vigalondo: "Michel zehaztasun handiko makina bat da" eta gidoia "eskularru baten moduan" doitu diete.
Aurreko gauean zer gertatu den gogoratu gabe esnatzen da Julio (Julián Villagrán), biharamunarekin eta neska eder bat alboan duela, baina ez da bere izenarekin gogoratzen. Julia (Michel Jenner) da eta bere mutila, Carlos (Raul Cimas), heltzear da. Zerbait gertatzen dela konturatzen dira, mugikorrak eta Internet ez dabiltzalako. Lehiora hurbiltzean, plater hegalari bat ikusten du, zazpi kilometroko diametro ingurukoa. Carlos Areces Angel da, bizilagun astun bat. Juliaz maiteminduta dago eta hiria hustu dutela esaten diete eta hoberena dauden tokian gelditzea omen da.
"Los cronocrímenes" (2007) lanarengatik oso ezberdina da "Extraterrestre". Egilaren arabera, "aurkako planteamenduak" dituzte eta pentsatutako eta ohartutako erabakia da: "Askatasuna erosi nahi dut nire lehenengo film hauekin, ez dut nahi jendeak gauza konkreturik espero dezan", laburtu du.
Donostiako Zinemaldiko lehen proiekzioak "izututa" omen zuen Vigalondo, zinta Torontoko jaialditik datorren arren, sekulako kritikak jasoz.